Haur
garapen
zentroa
Tolosan
Naia Haur
Garapen Zentroa
Jolasaren bitartez, familia eta bere ingurunea kontuan hartuta, haurraren garapen globala sustatzen duen gune espezializatua da gurea.

10 urtetik gorako ibilbidea
Naia haur-garapen Zentroan ikuspuntu humanista dugu ardatz. Haur-terapia lantzen 10 urtetik gora daramagu. 0-12 urte bitarteko haurren garapena sustatzen dugu, horiekin banan-banan lan eginez eta adin txikikoen eta euren familien erritmoa errespetatuz. Familia lotura lehenesten dugu, eta, hartara, emozioak adierazteko abagune segurua eskaini.
Gure lan-taldea, darabilgun metodologia eta eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutu nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.
Zerbitzuak

Haur-psikologia

Jolas terapia

Psikomotrizitatea

Arreta goiztiarra

Familia-aholkularitza

Nori zuzendua dago?
Garapen arazoak dituzten edo horiek nozitzeko arriskua izan dezaketen 0-12 urte bitarteko haurrei:
– Alterazio psikomotorrak
– Portaera alterazioak
– Hizkuntza eta garapen atzerapenak
– Emozio-zailtasunak
– Harreman-zailtasunak
– Ikasketa-prozesuetan zailtasunak
– TEA
– Goiztiartasuna
– Adopzioa
– Garapenarekin zerikusia duten bestelako arazoak
Gure zentroa Tolosan
Gune segurua
Giro eta espazio seguru batean haurrek, jolasa eta mugimenduaren bitartez, euren ezinegonak, zailtasunak eta beldurrak azalarazteko baliabide materialak ditugu, horretarako bereziki diseinatuak.