Nor gara?

Talde espezializatua

Naia zentroa 2013. urtean inauguratu genuen, Tolosan (Gipuzkoa). 10 urte baino gehiago daramatzagu haurtzaroari arreta, prebentzioa eta laguntza terapeutikoa ematen.

Ilazki Aldunberri, Oihana Bengoetxea, Zaloa Ruiz

Taldean lan egiten dugu

Gaur egun, psikologian, psikomotrizitatean, jolas-terapian, arreta goiztiarrean eta logopedian espezializatutako profesional-taldea gara. Talde-lana egiten dugu banakako esku-hartze planak garatzeko eta zerbitzu egokia emateko.

Ezagutu gure taldea

Ilazki Aldunberri

Osasun psikologoa, psikomotrizista eta jolas terapeuta.

Diziplina anitzeko taldearen koordinatzailea.

Oihana Bengoetxea

Arreta goiztiarrean eta psikologian espezializatutako logopeda.

Zaloa
Zaloa Ruiz

Psikologo sanitarioa, psikomotrizista eta traumaterapeuta sistemikoa.